2014(e)ko urriaren 19(a), igandea
Bisitan izan ditugu Nekatoenean Sainte Marie ikastetxeko ikasleak. Naturagunea eta gaztelua ezagutu dituzte, eta, horrekin batera, kartografia pittin bat egin dugu triangeluen bitartez. Ai ene! Oporren aurreko azken eguna eta matematikei buruz hizketan! Irudian, gazteluko dorrearen altuera nola kalkulatu eztabaidatzen gabiltza, GeoGebra softwarearen bitartez.
2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna
2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea
Euskal Irratietako Maia Muruaga Abadiara etorri zitzaigun. Jatorra, neskatikoa. Elkarrizketa hemen entzun daiteke.
2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
Asteburuan atseden hartzeko, zer hoberik, Hendaiako Ikastolak antolatu ganbara hustean parte hartzea baino. Eguraldia lagun, zeinahi jantzi, joku eta liburu eskura. Garagardoa ere bai, noski. Hegoaldean diote Iparraldean ez dela ezer gertatzen. Hara! Mito bat erori da.
Eta Abadiako gazteluaren irudien bila nenbilela, Iker Santazilia adiskidearen bloga aurkitu dut, Euskal Herriko argazkien bilduma honekin:
http://www.blogari.net/euskargazki/2007/07/28/abbadia_gaztelua
Eta Abadiako gazteluaren irudien bila nenbilela, Iker Santazilia adiskidearen bloga aurkitu dut, Euskal Herriko argazkien bilduma honekin:
http://www.blogari.net/euskargazki/2007/07/28/abbadia_gaztelua
2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala
Hasi
da idazketa.
Argitxu
Azkarrena aurkeztu beharko dizuet, lehenengo eta behin. Hura izango da
liburuko pertsonaia nagusia. Neskatila ausarta eta zenbakiekin abila.
Baserritik herrira jaitsitakoan izango du lapurreta baten berri, eta
hura argitzeko ahalegin betean sartuko da.
Beltza,
txakur leiala, izanen du laguntzaile.
Argitxuren
baserritik hurbil, Carmenen Baseliza dago. Eta baselizaren aurrez
aurre, zenbait usategi...
2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena
2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
2014(e)ko urriaren 5(a), igandea
2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata
Sagarrondoz eta granadariz inguraturik, mundutik aparte egongo nintzelakoan, eta, hara! Etchegoyhen Ahizpak etorri zaizkit ongietorri kontzertua ematera, gazteluko kaperan. Hori gutxi ez, eta CDa sinatu didate: "Sütondoan behatzeko". Ene bada! Zeinen jatorrak!
2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna
Nekatoeneako egonaldiari buruz mintzatu gara Iruñeko Euskalerria irratian. Reyes Ilintxeta kazetariak gidaturiko elkarrizketa entzungai duzue hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




