2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Eguzki Irratian egin dugu Usategiaren Printzipioaren aurkezpena: hemen

http://eguzki.eus/aitzol-lasaren-liburu-berria-usategiaren-printzipioa-y-vendetta-en-irunea/
Kalean jada! Amaitu da Usategiaren Printzipioaren abentura. Milesker parte hartu duzuen guztioi!

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Nekatoeneako egonaldia amaitu den arren, berriak sortzen dira, oraindik orain. Hona hemen Gorka Artetxe kazetariak Radio Kultura irratirako egin muntaketa. Musika ederraz gozatu!

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Liburuaren zereginekin amaiturik, fini da Hendaiako egonaldia. Abenduan kalean izanen da Usategiaren Printzipioa. Gozatuko duzuelakoan, sarri arte!

PD: Iruñera itzulitakoan, hara sorpresa! herriko kazetan agertu da notizia, Plazaberrin.


2014(e)ko urriaren 19(a), igandea


Fermin agurea mintzatu zaio Argitxu Azkarrenari, eta azaldu dio nolaz den jarrantzitsua usoak zenbatzen jakitea. Usategiaren Printzipioa azaldu dio Argitxuri. Ohartuko da Argitxu printzipio matematiko horri esker aurkituko duela herrian lapurreta egin duen gaizkilea.


Bisitan izan ditugu Nekatoenean Sainte Marie ikastetxeko ikasleak. Naturagunea eta gaztelua ezagutu dituzte, eta, horrekin batera, kartografia pittin bat egin dugu triangeluen bitartez. Ai ene! Oporren aurreko azken eguna eta matematikei buruz hizketan! Irudian, gazteluko dorrearen altuera nola kalkulatu eztabaidatzen gabiltza, GeoGebra softwarearen bitartez.