2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Nekatoeneako egonaldia amaitu den arren, berriak sortzen dira, oraindik orain. Hona hemen Gorka Artetxe kazetariak Radio Kultura irratirako egin muntaketa. Musika ederraz gozatu!

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Liburuaren zereginekin amaiturik, fini da Hendaiako egonaldia. Abenduan kalean izanen da Usategiaren Printzipioa. Gozatuko duzuelakoan, sarri arte!

PD: Iruñera itzulitakoan, hara sorpresa! herriko kazetan agertu da notizia, Plazaberrin.


2014(e)ko urriaren 19(a), igandea


Fermin agurea mintzatu zaio Argitxu Azkarrenari, eta azaldu dio nolaz den jarrantzitsua usoak zenbatzen jakitea. Usategiaren Printzipioa azaldu dio Argitxuri. Ohartuko da Argitxu printzipio matematiko horri esker aurkituko duela herrian lapurreta egin duen gaizkilea.


Bisitan izan ditugu Nekatoenean Sainte Marie ikastetxeko ikasleak. Naturagunea eta gaztelua ezagutu dituzte, eta, horrekin batera, kartografia pittin bat egin dugu triangeluen bitartez. Ai ene! Oporren aurreko azken eguna eta matematikei buruz hizketan! Irudian, gazteluko dorrearen altuera nola kalkulatu eztabaidatzen gabiltza, GeoGebra softwarearen bitartez.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Euskal Kultur Erakundearen agendan ere, Usategiaren Printzipioari buruz ari dira:

http://www.eke.eus/eu/albisteak/aitzol-lasa-ren-idazle-egonaldia-hendaian


2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea


Euskal Irratietako Maia Muruaga Abadiara etorri zitzaigun. Jatorra, neskatikoa. Elkarrizketa hemen entzun daiteke.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Asteburuan atseden hartzeko, zer hoberik, Hendaiako Ikastolak antolatu ganbara hustean parte hartzea baino. Eguraldia lagun, zeinahi jantzi, joku eta liburu eskura. Garagardoa ere bai, noski. Hegoaldean diote Iparraldean ez dela ezer gertatzen. Hara! Mito bat erori da.

Eta Abadiako gazteluaren irudien bila nenbilela, Iker Santazilia adiskidearen bloga aurkitu dut, Euskal Herriko argazkien bilduma honekin:
http://www.blogari.net/euskargazki/2007/07/28/abbadia_gaztelua

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Hasi da idazketa.
Argitxu Azkarrena aurkeztu beharko dizuet, lehenengo eta behin. Hura izango da liburuko pertsonaia nagusia. Neskatila ausarta eta zenbakiekin abila. Baserritik herrira jaitsitakoan izango du lapurreta baten berri, eta hura argitzeko ahalegin betean sartuko da.
Beltza, txakur leiala, izanen du laguntzaile.

Argitxuren baserritik hurbil, Carmenen Baseliza dago. Eta baselizaren aurrez aurre, zenbait usategi...

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Donibaneko Sainte Marie ikastegiarekin adostu ditugu zenbait tailer eta mintzaldi. Nekatoenean izango ditugu bisitan datorren astean, oporraldien aitzinean.

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Irudian, Atalaia aldizkarian agertu berria, La lettre du CPIE Littoral basque. Gaur, Usategiaren Printzipioak hasi du bere bidea.

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

Nekatoenea lanerako leku aparta da, idazketarako behar den lasaitasuna ematen baitu. Ai! Baina denbora librean aspertzea ez da komeni, eta beharrik aktibitate kultural handiko ingurua duen.
Esate baterako, iaz Baionan bezalaxe, aurten Ziburun antolatu dute Alternatiba jaialdia, Zokoako portuan.

2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata


Sagarrondoz eta granadariz inguraturik, mundutik aparte egongo nintzelakoan, eta, hara! Etchegoyhen Ahizpak etorri zaizkit ongietorri kontzertua ematera, gazteluko kaperan. Hori gutxi ez, eta CDa sinatu didate: "Sütondoan behatzeko". Ene bada! Zeinen jatorrak!

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna



Nekatoeneako egonaldiari buruz mintzatu gara Iruñeko Euskalerria irratian. Reyes Ilintxeta kazetariak gidaturiko elkarrizketa entzungai duzue hemen.

2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

2012ko liburuaren azalak itxura hori hartu zuen. Liburu hark Xabier Unanua lagunaren ilustraziok zituen eta azala ere harena da.
Hain zuzen ere, Nekatoeneako egonaldiak irauten duen bitartean, bisitak onartuko dira eta tailerrak egingo dira ikastetxeetan. Bisita egin nahi dutenekin, idazketa prozesuaren inguruan solasteko aukera izango da. Tailerretan, berriz, Hodeietan liburua izango da jardueren ardatza.

Horra familiako argazkia, Aintzane eta Pantxoa adiskideekin. Atzean, Nekatoenea, Abadiako Gazteluaren lurretan. Lumak prest!

2014ko urrian, Nekatoenean idatziko da Usategiaren Printzipioa, Aitzol Lasaren bigarren nobela.